Nor gara
Basatxerri gara
Hainbat ekoizle ditugu Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian; eta Zestoan (Gipuzkoa) ditugu bulegoak, sakrifizioa, zatikatzea eta biltegiratzea egiteko instalazioak.
Oso produktu freskoa lortzen dugu, hiltzeko eta zatikatzeko prozesuari esker; Basatxerri txerrien baserriak hiltegitik bi ordu baino gutxiagora daude, eta zatikatzea hiltzeko instalazioei erantsitako instalazioetan egiten da, kanalen garraioa saihestuz. Horrek haragiaren kalitate eta freskotasun handiagoa ziurtatzen du.
Euskal
baserriko txerria
Berme eta freskotasun handieneko produktua lortzen dugu, garapen etapa guztietako zaintzari esker, hazkuntza eta sakrifiziotik hasi eta prozesatze eta merkaturatzeraino.
Tokiko artisau-hornitzaileekin egiten dugu lan, ahalik eta elaborazio naturalenak egiten dituzten enpresak bilatuz.
Horrekin guztiarekin, gure baserritarren garapena eta gure animalien ongizatea bermatzen ditugu, eta kontsumitzaileari produktu freskoa eta kalitaterik handienekoa eskaintzen diogu.